"Izan bidea ibiltarien sarea" dinamika berria abiatu du Sarek
2020/05/31
08:03
eta kitto!
“Izan bidea, ibiltarien sarea” Sarek abian jarri duen dinamika berria da. Dinamika honen oinarrian, "preso eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko urratsak eman, jendarte aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasun eta zabaltasuna batzea dago. Horretarako, herritarren aktibazioa eta baita alor politiko, sindikal eta sozialaren inplikazioa eta parte hartzea bide beraren baitan kokatu asmo dugu, guztion urratsak beharrezkoak direlako etorkizun hobe bat eraikitze bidean."
Dinamika hau erronka batean oinarritzen da; 3.127.326 km egitea, Euskal Herriak duen biztanle-kopurua. Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede batekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea.
Dinamika honen elementu nagusia: bakearen eta bizikidetzaren bidea egin nahi duen edonork parte har dezakeela. Guztiok batera edo banan-banan egin dezakegu, baina guztiok norabide berean.
Alde horretatik, "originaltasunez eta bakoitzak gehien gustatzen zaiguna eginez, dinamikapean eta Izan Bidea lelopean egiten ditugun kilometroak zenbatzen joan nahi dugu". Horretarako, mugikorrerako aplikazio bat jarri dugu martxana, eta, horren bidez, aldarrikapen horretan parte hartu nahi duen pertsona edo elkarte orok izena eman ahal izango du eta bere kilometroak egin ahal izango ditu, gainerako biztanleenarekin bat eginez. Herritarrek eginiko ekintza guztiak ez direnez kilometroetan oinarrituko, ematen ditugun urratsak ere zenbatuko ditu aplikazioak, hala, antolatzen duguna zumba-maratoi bat bada edo dantzaldi batek Izan Bidea kamisetarekin joatea erabakitzen badut, aplikazioak jardueran zehar zenbatuko diren urratsak kilometro bihurtuko ditu. Izan ere, dinamika horren benetako helburua da konponbidearen, bizikidetzaren eta bakearen alde aurrera egitearen alde gauden guztiok ibiltari-sare handi bat sortzea.
Kilometroen kontadorea maiatzaren 29an jarri da martxan, herrietan Sarek antolatutako lehen ekimenak hasi diren egunean. Bitartean, jendartea aplikazioa deskargatu, izena-eman, frogak egin eta gure web orrian jarri dugun dinamika berriaren merchandisinga begiratzera gonbidatzen dugu http://sare.eus/izan-bidea/
Informazio gehiago hemen eskura dezakezue.
https://www.youtube.com/watch?v=p2RA4bu_Yt0#action=share