ABC’S taldeak irabazi du futbol 7ko txapelketa

LKV’S taldeari gailendu zaio finalean
ABC’S taldeak irabazi du futbol 7ko txapelketa
2024/06/17 17:02
eta kitto!

Herriko hainbat koadrilek zapatu bikaina pasa futbol 7ko txapelketa dela-eta. 40 talde inguruk hartu zuten parte bertan eta, egun osoan zehar futboleko partiduak jokatu ondoren, Ipur sagardotegian afaria egin eta Arkupe tabernan festaz gozatzeko aukera izan zuten.

Lehia zirraragarriak jokatu ziren Unben eta zale ugari bertaratu zen ikuskizunaz gozatzera. Goizean multzoetako neurketak jokatu ondoren, arratsaldean azken fasea jokatu zen eta LKV’S eta ABC’S taldeak iritsi ziren finalera. Han, bigarrenak izan ziren nagusi.

Talde bi hauez gain, beste sari batzuk ere banatu zituzten. Hala nola, Julen Etxanizek irabazi zuen finaleko jokalari onenaren saria, Las Kego izan zen emakumezkoen talderik onena, eta Iker Cabok irabazi zuen aurkezpen bideoaren saria.

 

Argazkiak: Eibarko Udala