Abenduaren 25etik desagertuta dago Eibarko gizon bat

Abenduaren 25etik desagertuta dago Eibarko gizon bat
2023/12/29 16:28
eta kitto!
Raul Fernández Amañako bizilaguna desagertuta dago astelehenaz geroztik. Horrela adierazi dute “Amaña es la Caña” elkarteko bere lagunek sare sozialen bidez. “Norbaitek ikusi badu edo non dagoen jakin badezake, mesedez jarri harremanetan Ertzaintzarekin”, eskatu dute elkartekoek.