Abendurako agenda anitza antolatu du Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrak
Asaari Bibang aktorearen "Humor Negra" umorezko bakarrizketarekin hasiko da abenduko agenda anitza. Coliseo Antzokian izango da, datorren abenduaren 6an, ostirala, 19.00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude.
Abenduaren 12an, Safia El Aadam idazle eta aktibista ezagunak, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako udal Instituko ikasleekin identitate anitzei buruzko lanketa egingo du. Hauek denbora daramate El Aadamen "Hija de inmigrantes" liburua irakurtzen eta lantzen.
Andretxean, "Etxeko eta zaintza lanak ikusarazten" ekimenaren barruan, "Ispilua" erakusketa egongo da ikusgai abenduaren 16tik 30era. Abenduaren 18an, Migratzaileen Nazioarteko Egunean, erakusketa irekiera eta doku-foruma egongo da ere bertan: Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren eskutik "Chica seria y responsable" dokumentala ikusteko aukera egongo da. Sarrera librea izango da.
Bukatzeko, abenduaren 19an, Coliseo Antzokian, ZAS! Zurrumurruen aurkako sarearekin batera, "Atzoko eta gaurko migrazioak" solasaldia antolatu da. Jon Maia bertsolari ezagunak gidatuko du solasaldia, eta bertan jatorri anitzeko hainbat eibartarrek ere hartuko dute parte. Saioak hamaika sorpresa izango dituela iragarri dute. Sarrera librea izango da.