Abiatu da Erabaki Biot ekimena
2016/12/19
11:24
eta kitto!
Eibarko Gure Esku Dago-k deituta, talde polita batu zen zapatuan Untzagan erabakitzeko eskubidearen aldeko talde argazkia egiteko. Horrekin batera, 1.500 sinadura batzeko Erabaki Biot kanpainia hasi zen. Zapatuan bertan ekin zioten sinadurak batzeari eta hilebete biko epean lortu beharko dute kopuru horretara ailegatzea. Astero, martitzenetan Arrate Kultur Elkartean egongo dira, 19:00etan, eta nahi duenak orduan izango du sinatzeko aukera.