Adahi Eraieder-ek irabazi du futbol-zaletuaren Kopako finala

Adahi Eraieder-ek irabazi du futbol-zaletuaren Kopako finala
2023/06/12 10:32
eta kitto!
Aurreko zapatuan Unben jokatutako final horretan Manzanok eta Anderrek lortutako golek erabaki zuten partidua, azkenean Adahi Eraieder-ek 2-0 irabazteko Feredu Bar EzDok-i. Talde txapeldunaren Iker Martinez izendatu zuten final horretako jokalari onena. Bestalde, partiduaren amaieran Ligako sariak ere banatu zituzten. Bar Txokok jaso zuen txapela, Garajes Garciak bigarren sailkatuarena eta Adahi Eraieder-ek hirugarrenarena. Kiroltasun saria Bali Center Sports taldearentzat izan zen. Azkenik, Garajes Garciako Ricardo Mansonek irabazi zuen gol gutxien jasotakoaren saria eta, golak sartzeari begira, Bar Txokoko Mikel Muniozgurenek jaso zuen goleatzaile nagusiarena, 30 golekin.