Adahi Eraieder eta Xania taldeek jokatuko dute futbol-zaletuen Kopako finala

Partidua datorren zapatuan jokatuko da, 10:00etan
Adahi Eraieder eta Xania taldeek jokatuko dute futbol-zaletuen Kopako finala
2024/05/20 11:15
eta kitto!

Neurketa parekatuak erakutsi zituen azken asteburuko jardunaldiak, futbol-zaletuen Kopako finalerdiak jokoan ziren honetan. Adahi Eraieder-ek 1-0 garaitu zuen Malape Taberna, Roblesen golari esker. Eta Xania Tabernak 3-2 irabazi zion BOJ taldeari; horko golak Miranda, Irizar eta Simonek sartu zituzten talde irabazlearentzat, eta Cidek eta Alonsok BOJ-entzat.

Kopako finala, beraz, bi talde irabazleen artean jokatuko da datorren zapatuan, 10:00etatik aurrera. Partiduaren amaieran sari-banaketa egingo dute: Kopakoarekin batera, Liga Txapelketako beste sari guztiak ere banatuko dira.