Adahi Eraieder-k irabazi zuen futbol-zaletuaren Kopa txapelketa

Xania Taberna 3-2 menderatu zuen zapatuan jokatutako finalean
Adahi Eraieder-k irabazi zuen futbol-zaletuaren Kopa txapelketa
2024/05/27 12:37
eta kitto!

Zapatuan Unben jokatutako futbol-zaletuaren Kopako finala Adahi Erieder taldearentzat izan zen, finalean Xania Tabernari 3-2 irabazita. Talde irabazlearen hiru golak Valderasek sartu zituen, eta Xaniak egindako biak Ikerrek gauzatu zituen. Partiduko jokalari onenaren saria ere Adahiko Valederasek beregantu zuen.

Datorren domekan, ekainak 2, urterokoari jarraituz, Ermuko eta Eibarko Ligetako txapeldunen artekoa jokatuko danErmuan, goizeko 10:00etan hasita. Kopako finalean galtzaile izan den Xania Taberna izango da gure herriko ordezkaria, Ligako irabazle bezala, eta Murruka Ventanas Rada izango du aurkari, Ermuko ligako txapeldun bezala.