Adan eta Evaren harremana Evaren ikuspegitik kontatzen duen antzezlana gaur Portalean
2018/11/13
11:01
eta kitto!
“ERBESTE edo saihets baten aldarrikapenak” antzezlana eskainiko du gaur, asteartea, Anodino Konpainiak Portaleko areto nagusian. Getari Etxegarai eta Aitor Fernandino aktoreek umorez eta kritika sozialaz betetako saioa eskainiko digute 19:30etik aurrera. Saioa …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu du Illunabarrean kultur egitasmoaren barruan eta 19:30ean hasiko da, Eibarren Akebairen Batzar Nagusiaren ondoren.
Aitor Fernandinok ...eta kitto! astekarian azaldutakaren arabera, "bion arteko elkarrizketa da. Umorezko antzezlana da, kritika ahaztu gabe. Emakumearen egoera ikusteko obra. Adan eta Evaren harremana Adanen ikuspegitik kontatzen da beti. Baina oraingo honetan Evak bere ikuspuntua azaltzen du. Beraz, gauzak aldatzen direla ikusten dugu. Adan eta Evaren istorioa imaginarioa da, gure ustez, eta guk ere gure istorio imaginaroa egiten dugu. Gaur egungo egoerarekin parekatzen ahalegintzen gara".
Elkarrizketa oso hemen irakur daiteke.