Adarabar, mundu baten sorrera

Adarabar, mundu baten sorrera
2020/09/06 12:08
eta kitto!
Tailerra, jolasak, estudioa, barra, ekitaldiak, bazkariak... zer ez daiteke egin ba Adarabarren? Mundu berri bat sortu da Eulogio Garate kalean. Esperimentazio-gune bat. Familia eta umeentzako espazio berezia. Hilaren 7an irekiko ditu ateak eta beso zabalik jaso ditu bertaratuko direnak eta euren ideia eta proposamen berriak. Izan ere, elkarren artean osatu nahi dute mundu berria.

 

Oihana Lasuen eta Gorka Litago daude Adarabar proiektuaren atzean. “2014an gure alaba jaio zen eta, hazten zihoan neurrian konturatu ginen hemen ez zegoela behar bezalako tokirik haurrek eta helduek elkarrekin gozatze-ko”, esan digute. Beraz, eurek sortu dute.

Urteak daramatzate ideia horrekin buruan eta 2018an On Ekin saria jaso zuten. Orain, bi urte geroago, errealitate bihurtu da. Gogotsu daude Adarabarren ateak zabaltzeko eta herriari euren ideia berritzailea azaltzeko. “Hasieran, agian, jendeari kostatu egingo zaio Adarabar zer den irudikatzea”, diote. Beraz, hara joan edo infoadarabar@gmail.com helbidera idaztea besterik ez dago informazioa jasotzeko.

Adarabarren mota askotako jarduerak egin ahalko dira: ikastaroak, tailerrak, ekitaldiak (bazkariak, merkadilloak...) eta, gainera, alokatuz gero, espazioa modu pribatuan erabiltzeko au-kera izango da.

Bestetik, zerbitzu anitzez gozatzeko aukera izango da: barra (“gauza osasuntsuen alde egiten dugu”), estudioa (“diseinua, arkitektura, eszenografia... lantzeko”), jolasteko gunea (“espazio librea proposatzen dugu, beheko solairuan erritmo lasaiagoarekin eta goian gune dinamikoagoarekin”) eta denda (kosmetika eta higiene produktuak; ehungintza; dekorazioa; liburu eta aldizkariak; eta jos-tailuak salduko ditugu”).

Jendearen eskaeretara mol-datuko dira. Mundu berria jarri dute eibartarron eskura.

gu

Sin título-1