Adierazpen instituzionala, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta

Adierazpen instituzionala, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta
2022/06/21 09:17
eta kitto!
Eibarko PSE-EE, Eibarko EH-Bildu eta Elkarrekin-Podemos udal taldeek honako adierazpen hau egiten dute atzo, ekainak 20, ospatu zen Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela eta:

"Erbestea etengabeko konstantea izan da gizateriaren historian, baita gurean ere: gu ere erbeste izan ginen. Eta gaur babes izatea dagokigu. Irmoki sinesten dugu errefuxiatuen eskubideetan, eta harrera integrala eta duina emateko konpromisoa hartzen dugu.

Orain, erbestealdiaren eta aterpearen bideak irauli egin dira. Gure erbestearen memoriak laguntzen digu gaur egun gerratik, indarkeria politikotik, genero-jazarpenetik, ingurumenaren degradaziotik eta bizitzaren prekarizaziotik ihesi doazen pertsonekin enpatia sentitzen.

Azken urteotan, gora egin du Euskadira nazioarteko babes bila datozen pertsonen kopuruak, bai eta Europako beste herrialde batzuetara bidean gure lurraldetik igarotzen direnen kopuruak ere"

IRAKURTZEN JARRAITZEKO