Adinekoen Nazioarteko Eguna urri osora zabalduko da aurten
Adinekoen Nazioarteko Egunari loturiko egitaraua ez da urriaren 1era mugatuko aurten. Eibarko Pertsona Nagusien Mahaiak adinekoentzako jarduera-egitarau berezia antolatu du urrirako. "Zahartze osasuntsu baten alde" lelopean, hil osoan zehar hitzaldiak, antzerki- eta dantza-emanaldiak, erakusketak, ibilaldi osasungarriak eta bestelako kultur eta aisialdiko jarduerak egingo dituzte. Jarduera bakoitzaren eguna, ordutegia eta tokia irailean emango dituzte ezagutzera.
Egitasmoa urriaren 1ean hasiko da, Adinekoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo duen ekitaldi instituzionalarekin. Handik aurrera, astez aste, adinekoen ongizatea, parte-hartzea eta harremanak sustatzeko jarduerak izango dira.
Programazioa Eibarko Pertsona Nagusien Mahaiak prestatu du, Altzoa, Pagatxa, Deparkel, Goiargi, ENE, Untzagako Nagusien Zentroa, Gurutze Gorria eta Eibar Ikasten elkarteekin elkarlanean.