Adolfo Jainaga soinujole eta irakaslea omenduko dute gaur Mallabian
2016/06/05
08:59
eta kitto!
Adolfo Jainaga soinujole eta maisua omenduko dute gaur Mallabian, goizeko 10:00etatik 14:30era bitartean hango udalak antolatuta egingo den Nekazaritza eta Artisautza azokan. Trikitixa klaseak ematen hasi zela aurten 25 urte beteko dira eta, Eibarren ez ezik, Markinan, Elgetan, Eskoriatzan, Legution eta Mallabian ere ibiltzen da soinu txikia nola jo irakasten. Omenaldia antolatu dion herrian 15 bat ikasle dauzka orain, baina urte hauetan berarekin ikasten ibilitakoak 100 izatera ailegatu dira aurten eta ikasle horietako 60 neskak dira, gainera. Dioenez, "mende laurden honetan aldaketa handia izan da eta, orain dela urte batzuk bakarrik gizonezkoena zen soinu txikiaren munduan, gaur egun andrak dira nagusi, zorionez". Azokaren harira antolatu dioten omenaldiarekin, Jainagari urte hauetan guztietan trikitixaren alde egindako beharra eskertu eta aitortu nahi diote antolatzaileek eta, besteak beste, bere ikasle izandako hainbatek emanaldia eskainiko dute.