Adrian Martinikorena (xakelaria): “50 urtekoen aurka jokatu eta irabazteko gauza garela ikusteak asko aberasten gaitu gazteok”
2018/03/09
16:34
eta kitto!
Azken bi asteburuetan Klub Deportiboko lokaletan jokatutako gure zonaldeko Eskolarteko xake txapelketan Deporreko bigarren taldearekin lehiatzen duen 14 urteko xakelariak infantil mailako txapela jantzi zuen. Eibarko Kirol Sarietako azken edizioan xakekoa bereganatu zuen Adrian Martinikorena Deporreko eskolan sortutako azkenetako harri bitxia dugu, bere gaztetasunean esperientzia ugari barneratzen diharduen neurrian. Itzion ikasten dabil eta gogoko du buruari bueltak ematea, aurkariaren erregeari xake egin aurretik.
- Ezustekorik bai Eskolartekoa irabazterakoan? Ze itxaropen zenituen?
Irabazteko aukera hor zegoen, baina zorte kontua ere izan da tartean. Erdi eta erdi: ni ondo ibili naiz, baina akaso aurkariei ez zaizkie gauzak hain ondo irten. Itxaropenei buruz, ondo pasatzea zen nire asmoa, besterik ez; aurkariak ere lagunak ditudalako.
- Halako lehiaketetan parte hartu izan duzu aurretik?
Gutxitan. Batez ere, Klub Deportiboko bigarren taldearekin jokatzen dut Gipuzkoako 3. mailako ligan eta hor noa esperientzia irabazten. 13-14 urtekoak gara laukotea osatzen dugunok, iaz hasi ginen laurok, eta 50 urte dituztenen aurka jokatzean asko ari gara ikasten. Hurrengo faserako sailkatzeko aukera ere hor izan genuen, baina azken asteburuan galtzean ihes egin zigun. Eibartik irten eta Gipuzkoa osoan jokatzeak ere asko aberastu gaitu, beste patxada batekin hartzen ditugu lehiak.
- Zenbat urte daramatzazu jokatzen? Zelan hasi zinen xakean?
Zortzi urte izango nituen... 14 ditut. Aitak barneratu ninduen kirol honetan. Gaur egun irabazten badiot ere, ez dizkit gauzak erraz ipintzen.
- Pieza zuriekin ala beltzekin, zeinekin jarduten duzu erosoago?
Gehienok zuriak nahiago ditugula esango nuke. Batez ere zu hasteak abantaila txiki bat eskaintzen dizulako, besterik ezean beltzak zuk markatutako bidetik joan behar dutelako bakarrik bada ere. Ekimena zure esku dago, hasieran behintzat.
- Zertan laguntzen dizu xakeak partidetatik kanpo?
Etxerako lanetan, esaterako. Kontzentratzeko gaitasuna lantzeko modua da eta baita asteburuetan buruari buelta batzuk emateko ere. Aspertuta nagoenean, jokatu eta pasatzen zait.
- Zenbat partida jokatzen duzu astero, bataz beste?
Egunero ez dugu jokatzen, ez pentsa! Barixakuetan Deporren partida batzuk egiten ditugu eta, gero, zapatu guztietan dugu ligako jardunaldia.
- Izan duzu minik egin dizun porrotik?
Bergaran jokatutako partida batean uste dut izan zela, oso mugimendu gutxikoa.
- Ze partida mota duzu gogokoen? Azkarrak akaso?
Sasoi batean izan zitekeen, itxarotea ez zitzaidalako gustatzen. Baina gaur egun, pentsatzeko ere astia hartzen dudalako, luzeagoekin ondo moldatzen naiz, eroso.
- Xake figura bat aukeratzekotan...
Dama edo erregina hartuko nuke, dituen mugimenduak jokatzeko aukera aproposenak eskaintzen dizkizulako, eragin handiena izan dezaketenak direlako.
- Noiz arte ikusten duzu zure burua xakean jokatzen?
Momentuz ez dut lagatzeko asmorik. Noiz arte? Ez dut presarik!