AEAren Nazioarteko Eguna dela eta, gaur 21:00etan Eibarko Bizikleta Plazan argazkia egitera joateko gonbidapen zabala

AEAren Nazioarteko Eguna dela eta, gaur 21:00etan Eibarko Bizikleta Plazan argazkia egitera joateko gonbidapen zabala
2023/06/21 15:00
eta kitto!
Gaur, ekainak 21, Alboko esklerosi amiotrofikoaren (AEA) Nazioarteko Eguna da eta, hori gogoratzeko, herriko hainbat eraikin eta plazatan (Armeria Eskolan, Eibarko Bizikleta Plazan eta Ibarkurutzeko iturrian) argi berdeak piztuko dituzte. Horrekin batera, gaur 21:00etan talde argazkia egingo da Eibarko Bizikleta Plazan eta herritar guztiak bertara joatera gonbidatuta daude.