AEK-k Gaztaiñerre Eguna ospatuko du azaroaren 10ean

AEK-k Gaztaiñerre Eguna ospatuko du azaroaren 10ean
2025/11/05 15:29
Irati Alvarez Malaxetxebarria

AEK-k jakinarazi du aurten ere Gaztaiñerre Eguna ospatuko dutela azaroaren 10ean. Urtero bezala, herriko kaleak musikaz eta giro onez betetzea izango da helburua.

Ospakizuna arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Paloma tabernan elkartuta. Aurtengoan, kalejiran Erdigunean ibiliko dira, Musika Eskolako trikitilarien laguntzarekin. Egunean zehar euskal kantuak abestu eta herriko kaleak girotuko dituzte.

Ondoren, 20:00ak inguruan, parte-hartzaileak Depor tabernan elkartuko dira meriendatxo bat egiteko. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Gaztaiñerre Eguna ospatu nahi duen herritar euskalzale oro” gonbidatuta dago ekimenera, eta parte-hartzaileek “giro atsegina eta alaitasuna” topatuko dituztela nabarmendu dute.