Afari herrikoia egingo dute Untzaga Gizarte Etxean errege egunaren bezperan

Afari herrikoia egingo dute Untzaga Gizarte Etxean errege egunaren bezperan
2024/01/03 12:11
eta kitto!
Ostiralean, hilak 5, Errege egunaren bezperan, afaria antolatu dute Untzaga Gizarte Etxean, hainbat arrazoirengatik familiarekin edo lagunekin bazkaldu edo afaldu ezin izan dutenekin. "Asmoa da Untzaga Gizarte Etxeko familiarekin afari bat eskaintzea Gabonetako egun hauetan familiarekin edo lagunekin bazkari edo afariez gozatu ezin izan dutenei. Bakarrik bizi diren bikoteak, lagun taldeak eta abar ere gonbidatuta daude", esan digute zentrotik.




Interesa dutenek lehenbailehen eman behar dute izena Untzaga Gizarte Etxeko Bentania bulegoan: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara, emailez actividades@jubiletxeuntzaga.com helbidean edo Whatsappez 657155551 zenbakian. "Prezioa 15 €koa izango da, eta adiskidetasun-giroa izango dugu. Abestu ere egingo dugu, eta, azkenik, opari batzuk zozketatuko dira.






afari herrikoia