Afizionatuen mailako bost partidu hartuko ditu gaur Astelenak
Gaur arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia
2025/05/09
17:25
eta kitto!
Klub Deportiboko pilota taldeko zazpi ordezkari izango dira gaur arratsaldeko 18:00etan abiatuko den pilota jaialdi horretan. Udaberri Torneoko errendimendu mailako binakako bi partidurekin batera, lau t'erdiaren barruan jokatuko diren Gipuzkoako Torneoko beste hiru buruz-buruko hartuko ditu Astelenak. Norgehiagoken ordena honakoa izango da: Colmenero-Agote (Eibar) vs Gaztelupe 2ko ordezkariak (Zaldibia); Conde (Eibar) vs Otaegi (Lazkao); Iraolagoitia (Eibar) vs Iriarte (Oiartzun); Arrieta-Uskola (Eibar) vs Belokiko ordezkariak (Zumarraga); eta Amuategi (Eibar) vs Aranburu (Zaldibia).