Afizionatuen mailako pilota partiduak barixakuan eta domekan

Klub Deportiboko ordezkariek arituko dira partiduetan
Afizionatuen mailako pilota partiduak barixakuan eta domekan
2024/02/15 13:20
eta kitto!

Errendimendu mailako Gipuzkoako eskuz binakako Txapelketaren barruan, Eibarko Amillategi eta Gil pilotariek osatutako infantiletako 1. mailako bikotea hirugarren geratu zen sailkapen orokorrean eta, horri esker, txapelketako Mendebaldeko zonaldean jarraituko dute bigarren fasean. Eta, fase horretako ehenengo jardunaldian, Aretxabaletako Arbulo-Fernandez bikotea izango dute aurkari Astelena frontoian, bihar 19:00etatik aurrera.

Errendimenduko kategorian ere, baina 2. mailan, lehen faseko seigarren eta azkenaurreko jardunaldiaren barruan, Sarasketa eta Olaetxea Eibarko Klub Deportiboko ordezkariek domekan izango dute partidua, horiek ere Astelenan, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Aurkariak Getariako Chueca eta Zulaika izango dira.