Aginagako jaiak ospatuko dituzte irailaren 27an eta 29an

Meza, umeendako jolasak, herri-bazkariak, erromeria eta zozketa izango dira aurtengo egitarauan.
Aginagako jaiak ospatuko dituzte irailaren 27an eta 29an
2026/09/21 13:33
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Aginagako jaiak ospatuko dituzte domekan eta martitzenean. Irailaren 27an, domekan, eta 29an, San Miguel Egunean, hainbat ekitaldi izango dira auzoan, tartean mezak, herri-bazkariak, umeendako jolasak eta musika.

Domekan, irailaren 27an, 11:00etan Meza Nagusia egingo dute, San Andres parrokiako abesbatzak lagunduta. Eguerdian, 12:00etan, hamarretakoa eta umeendako jolasak izango dira. 14:30ean herri-paella egingo dute, eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, erromeria izango da MP5 taldearekin.

Martitzenean, irailaren 29an, Miguel Eguna ospatuko dute. 11:00etan Meza Nagusia egingo dute, eta ondoren Usartza txistulari taldearen emanaldia izango da. 12:00etan hamarretakoa eta umeendako jolasak izango dira, eta 14:00etan lagunarteko bazkaria egingo dute, Usartza txistulari taldeak lagunduta.

Bazkalorduan bertan, 14:00etan, zozketa egingo dute. Saritzat jeneroz betetako karretilla bat egongo da, 420 eurotan baloratua.