Agirresarobe-Lantz binaka eta Narbaiza 4'erdian garaile San Juan pilota torneoan

Agirresarobe-Lantz binaka eta Narbaiza 4'erdian garaile San Juan pilota torneoan
2016/06/20 15:08
eta kitto!
San Juan pilota torneoaren 22. edizioak finalak bizi izan zituen zapatu goizean eta, Eibarko Klub Deportiboak antolatuta, zaletuek lau partidu ikusi ahal izan zituzten Astelena frontoian. Benjaminetan, Segurola-Ibarra bikotea 22-13 gailendu zitzaion Oruezabal-Arrietari. Jarraian, infantiletan, Azkargorta-Fuentes bikotea Camina-Abalos baino gehiago izan zen (22-19). Hirugarren partiduan, lau t'erdiaren barruko kaiolan jokatutako buruz-burukoan, Narbaiza erraz nagusitu zitzaion Zubizarretari (22-4). Eta, azkenik, binakako helduen partiduan, Agirresarobe-Lantz bikotea Briongos-Barrio II.a baino gehiago izan zen (22-15).