Agirresaroberen parte-hartzea izan duen Leonoroa Carrington. El Juego Surrealista gaur estrenatuko da
2012/03/02
00:00
eta kitto!
Gaur estrenatuko da Guadalajarako Zine Jaialdian Leonora Carrington. El juego surrealista filma, iaz Mexikon 94 urte zituela hil zen jatorri britaniarreko margolari surrealista eta idazleari eskainitako pelikula. "Narratzaile bariko erretratua" den pelikula eszena onirikoz beteta dago eta argazki arloan Javier Agirresarobe eibartarrak jardun du beharrean.