Agortzear daude Jon Maiaren ikuskizun berrirako sarrerak

Agortzear daude Jon Maiaren ikuskizun berrirako sarrerak
2023/12/20 12:04
eta kitto!
"Kantu berri bat gara" Jon Maiak Eibarrera ekarriko duen ikuskizunak ikusmin handia sortu du herritarren artean. Sarrerak salgai daude oraindik baina ez dira asko gelditzen. Coliseoko leihatilan eros daitezke ohiko egun eta ordutegian 12€tan (8,5€ Coliseoaren lagunek) edo kutxabanken. Urtarrilaren 12an, barixakua, 19:00etatik aurrera Coliseok hartuko du Maiaren lan berria, Eibarko Udalaren eta …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Musika emanaldi bat  baina askoz gehiago bizitzeko aukera eskaintzen duen ikuskizuna da, herriaren arabera desberdina izaten baita eta sorpresa ugari izaten ditu. Jon Maiaren beraren hitzetan “Eibarkoa berezia izango da oso”.