Agurtzen proiektuko kideek aurretiazko borondateei buruzko informazioa emango dute bihar Untzagan
Udako oporrak amaituta, aurretiazko borondateei buruzko informazio zerbitzua ematen hasiko dira berriz ere Untzagako gizarte zentroan, bihartik hasita. Aurreko ikasturteko martxari jarraituz, hilean birritan emango dute aurretiazko borondateen edo bizi testamentuaren inguruko informazioa, hil bakoitzeko 1. eta 3. eguaztenetan, Untzaga gizarte etxeko Arrate aretoan, 18:00etatik 20:00etara, eta biharkoa izango da iraileko lehen saioa.
Ikasten elkarteak antolatzen duen Esperientzia Eskolako 19. promozioko ikasleek abiatu zuten Agurtzen ekainean, ikasturte amaierako proiektu gisa. Informazioa ematearekin batera, zalantzak argitu, eta beharrezkoa den dokumentazioa betetzeko laguntza eskaintzen dute.
Hitzaldia irailaren 26an
Horrekin batera, gaiari buruz gehiago sakondu nahi dutenentzat, hilabete honetarako hitzaldia antolatu dute, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kideekin. Irailaren 26an (eguen) izango da, 18:30ean Portalean (areto nagusian).