Ahal Dugu nagusi Eibarren, EAJ-PNV eta PSE-EEren aurretik
2015/12/21
00:00
eta kitto!
Atzokoa ez zen hauteskunde egun normalenetakoa izan gurean. Hasteko, gutxitan izaten den jende kopurua gerturatu zen hautestontzietara euren botoa ematera: aurten bertan, maiatzeko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte-hartzea %62,27an geratu zen (%37,73ko abstentzioa) eta atzo %70,36k eman zuen botoa, abstentzioa %30era iritsi barik. Gainera, urte bereko bigarren hauteskundeak ziren atzokoak eta, hori gutxi balitz, Espainiako gobernua aukeratzeko balio dutenak, maiatzekoak askoz ere gertukoagoak zirenean, hau da, Eibarko Udalerako alkate eta zinegotziak jokoan zeudela.
Emaitzei begira ere badago gauza berririk, ia inoiz gertatu gabekoa suertatu baita oraingoan: PSE-EE gurean hirugarren indar geratu da da, Ahal Dugu-Podemos eta EAJ-PNVren atzetik. Sozialistek ez dute askorik galdu orain dela lau urteko emaitzekin konparatuta (600 boto inguru), baina bai aurtengo maiatzekoekin alderatuta (2.500 boto). EAJ-PNVk maiatzetik hona 500 boto irabazi ditu. EH-Bilduk ere galera handia izan du, batez ere orain dela lau urte Amaiur izenarekin lortutako boto kopuruaren ondoan: 1.700 botok egin die ihes. Maiatzeko hauteskundeetan ere orain baino 834 boto gehiago atera zituen ezker abertzaleak. PP ere orain dela lau urte lortutako emaitzetik urruti geratu da, 700 boto gutxiagorekin, baina maiatzetik hona behintzat 780 boto irabazi ditu. Eta Orain Batera-Unidad Popularrek orduko Ezker Batuak baino 90 boto gutxiago jaso ditu. Ciudadanos-ek 416 boto lortu zituen atzo Eibarren eta UPyD-k 31. Irabazlea, argi dago, Ahal Dugu-Podemos izan da, garaile herriko ia hauteskunde kolegio guztietan. Lau bototik bat kolore morearentzat izan da Eibarren alderdiaren estreinaldian.