Ahaztuak elkartekoek martitzen iluntzean gogoratuko dute Errepublika

Ahaztuak elkartekoek martitzen iluntzean gogoratuko dute Errepublika
2015/04/13 00:00
eta kitto!

Ahaztuak 1936-1977 elkartekoek bihar (martitzena, apirilak 14) gogoratuko dute gure herrian historikoa den eguna, II. Errepublika aldarrikatu zutenekoa, 20.00etan Untzagan hasiko den ekitaldian: besteak beste dantzariek eta Revuelta eta Etxebeste kantariek parte hartuko dute.