Ahobizi eta Belarriprest rola hobeto betetzeko lagungarriak diren bizipen eta aholkuak Euskaraldiaren eskutik

Ahobizi eta Belarriprest rola hobeto betetzeko lagungarriak diren bizipen eta aholkuak Euskaraldiaren eskutik
2020/11/24 18:01
eta kitto!
Euskaraldiaren 5. eguna da gaur eta Johnen testigantzatik zer ikasi badaukagu: inguruko edo ezezagunekiko sortzen ditugun hizkuntza aurreiritziak alde batera uzteko baliatu dezakegu Euskaraldia. Lehen hitza beti euskaraz eginez jakin dezakegu aurrean dugunak ulertzen digun edo ez eta, horretarako, lagungarria izango zaigu gure buruarekin ditugun beldur eta zalantzak alde batera lagatzea. Eta, gogoratu, erabiltzen den euskara dela euskararik onena!

https://youtu.be/DXQEToXDc8Q

Azaroaren 20an abiatu zen Euskaraldia eta, ariketa sozialerako prestatzeko, euskaraldia.eus web orrian Ahobizi zein Belarriprest rola hobeto betetzeko aholkuak bildu dituzte, Prestakuntza Pilulak atalean. Horrez gain, Ahobizi eta Belarriprest izatea aukeratu duten hainbat lagunen lekukotasunak ikus daitezke Euskaraldiaren YouTubeko kanalean.