Ahots-grabaketa maratoia antolatu du Eibarren AKEBAI-k abenduaren 1 eta 2rako
2023/11/14
17:21
eta kitto!
Adimen artifizialak euskaraz egin dezan, Eibarren AKEBAI-k ahots-grabaketa maratoia antolatu abenduaren lehen bi egunetarako, eta eibartar guztiak gonbidatu nahi dituzte 12.500 esaldi grabatzeko erronkan parte hartzera. Abenduaren 1ean (barixakua) 18:00etatik 21:00etara grabatuko dituzte esaldiak, Errebal Plazan. Eta abenduaren 2an (zapatua) Untzagako harmailetan egongo dira, 11:00etatik 14:00etara.