Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak hitzaldia emango du gaur 19:00etan Arrate Kultur Elkartean
2020/02/24
17:32
eta kitto!
Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, idazle eta kriminologo euskaldunak “El narco oasis vasco. Capos del narcotráfico y mafias policiales con impunidad política” izenburuko hitzaldia emango du gaur arratsaldean, 19:00etan Arrate Kultur Elkartean. Bakion bizi den kazetariak Egin egunkariko ikerketa taldean jardun zuen beharrean eta, ondoren, Ardi Beltza eta Kale Gorria aldizkarietan ere ibili zen. Zelaietak batez ere politika eta ustelkeria kontuen gainean idatzi du eta bereak dira “Euskadi SA: el gen corrupto del PNV”, “Jóvenes burukides bizkainos. Clientelismo y "fontanería" en el PNV”, “La casta vasca. Mafias y gobierno vasco en la última década”, “Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria” eta “Evasores, morosos y millonarios vascos” liburuak.