Aiako Harria parke naturala ezagutzeko irteera egingo dute Deporrekoek
Arditurri meatze multzoa, Erroilbide mendia eta Endara urtegia ere bisitatuko dituzte mendizaleek
2025/10/14
12:15
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek Arditurri meatze multzoa, Errobilbide mendia eta Endara urtegia ezagutzeko ibilaldia egingo dute, urriaren 25ean. Guztira 11,5 kilometroko irteera egingo da Aiako Harria parke naturalean, goraka eta beheraka metatutako desnibela 790 eta 555 metrokoa izango delarik, hurrenez hurren. Irteera 08:00etan izango da eta 17:00etan itzultzea aurreikusten dute.
Izena emateko, Deporreko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkideak ez direnek 20 euro. Horretarako, hiru modu egongo dira: emailez, mendia@deporeibar.com helbidera idatzita; aurrez aurre, klubaren bulegoa edo 943 20 19 04 zenbakira deituta, martitzen eta eguenetan, 19:00etatik 20:00etara.