Ainhoa Argoitia eta Paulino Hernandez saritu dituzte gaizki-ulertu lehiaketan
2021/03/09
15:05
eta kitto!
Eibarko euskaltegi biek eta Eibarko Udaleko Euskara sailak elkarlanean antolatutako gaizki-ulertu lehiaketako saridunak aukeratu dituzte: epaimahaiak aukeratu duen irabazlea Ainhoa Argoitia izan da, "Ane dao?" pasadizoarekin. Eta herritarren boto gehien jaso dituen pasadizoa "Arrautzak itsasora" izan da, Paulino Hernandezena. Antolatzaileek esan dutenez, euskara beste hizkuntzaren batekin nahastean sortutako 27 gaizki-ulertu jaso dituzte lehiaketarako eta aipatutako biak saritu dituzte. Zorionak!