Ainhoa Arroitajauregik abestia sortu du Jaixak Herrixak Herrixandakorentzat

Jaixak Fabrika da musikari eibartarrak sortu duen abestiaren izenburua
Ainhoa Arroitajauregik abestia sortu du Jaixak Herrixak Herrixandakorentzat
2024/06/21 12:10
eta kitto!

San Juan jaiek eztanda egin baino lehen, Jaixak Herrixak Herrixandako hasi da festarako motorrak berotzen. Horrela, atzo iluntzean, Ainhoa Arroitajauregik jai batzordearentzat egindako abestia argitaratu zuen.

Musikari eibartarrak Jaixak Fabrika izeneko abestia sortu du, Jaixak Herrixak Herrixandakok egiten duen lana eta herriarentzat duen garrantzia agerian jarriz.

Abestia zenbait plataformatan (YouTube, Spotify...) dago entzungai eta bihartik aurrera txosnagunean entzuteko aukera ere izango dugu.

 

Argazkia: Jagobe Manterola (Foku)