Ainhoa Sanz eta Unai Arroyo garaile Bolunburu Memorialaren LXXI. edizioan
2022/12/20
09:40
eta kitto!
Aurreko domeka goizean Arrateko Olabe zelaietan jokatutako proban Gipuzkoako txapelak ere jokoan izan ziren eta horiek Ainhoa Sanz urretxuarraren eta Unai Arroyo tolosarraren buruetan amaitu zuten. Goierri Garaiako hiru emakumek osatu zuten podiuma 5.100 metroko lasterketan jokoan izan zen emakumezkoen senior titulua: Sanz irabazleak 19 minutu eta 18 segundo behar izan zituen azken zintara heltzeko, Lara Estebanezek 44 segundo gehiago eta Ainhoa Unanuek ia bi minutu gehiago (21:14). Gizonezkoen mailan jokatutako 8.500 metroko lasterketan, bezperan Irungo Gabonetako Krosean bigarren izan zen Arroyo izan zen lehena helmugaratzen Arraten. Atletico San Sebastianekoak 26 minutu eta 55 segundo behar izan zituen aipatutako distantzia egiteko, Goierri Garaiako Ibai Larreak baino 11 segundo gutxiago; hirugarrena ere Goierri Garaiakoa izan zen, minutu batera helmugaratu zen Ander Sagarzazu. Bestalde, Eibarko Klub Deportiboko Jone Acuña nagusitu zen 20 urtetik azpiko proban.