“Aita Mari”, “West Side Story”, “Matrix Resurrections” eta “¡Canta 2!” ikusgai asteburuan Coliseoan
2022/01/04
17:04
eta kitto!
Urte berriko lehenengo asteburuan lau film ikusi ahal izango dira Coliseoko instalazioetan. Javi Julioren “Aita Mari” izango da berritasuna karteldegian (22:00etan zapatuan, 20:00etan domekan eta 20:30ean astelehenean). Beste hiru filmak aurreko asteburuan ere eman zituzten eta oraingoan aukera berri bat izango du ikusleak eurekin gozatzeko. Steven Spielberg-en “West Side Story” ikusgai izango da zapatuan (16:00, 19:00 eta 22:00), domekan (17:00 eta 20:00) eta ikuslearen egunean, astelehenean (20:30ean). Egun eta ordutegi berean programatuko da Lana Wachowskiren “Matrix Resurrections” eta, azkenik, umeentzako “¡Canta 2!” zapatuan ikusi ahal izango da, bi saiotan (16:00 eta 19:00), eta domekan (17:00etan hasita).