Aitor Alberdi da Eibarko Uri Buru Batzarreko lehendakari berria
2018/03/16
11:15
eta kitto!
Atzo iluntzean hautatu zuen Eibarko EAJren Batzarrak bere Uri Buru Batzar berria eta lehendakaria Aitor Alberdi izango da aurrerantzean. Aldamenean izango dituen UBBko beste kideak Ane Abarrategi (diruzaina), Asier Feijoo (idazkaria), German Anitua, Alexander Arriola, Begoña Gorrotxategi, Ivan Iriondo, Iker Laka eta Pilllipa Milikua dira. Hauen aurkezpenean esandakoaren arabera, “perfil anitzeko 9 kide dira, sektore publiko zein pribatuan trebatuak, Eibarko elkarte ezberdinetan aritu diren emakume eta gizonak. Azpimarragarria da gazteriak alderdiaren organo betearazle berrian duen presentzia, baita horretan hartuko dituen garrantzizko erantzukizunak ere”.
Aitor Alberdi UBBko lehendakari berriaren berbetan, “Eibarren alderdia gaztetzeko apustu sendoa egiten ari da militantzia”. Josu Mendicute alkatetzarako hautagai aukeratu izana edo gazteek Uri Buru Batzar berriaren kideen ia erdia ordezkatzea horren adibide dira: “Biek ala biek, betiko diskurtsoaz haratago, asmoa errealitate egiten goazela agerian jartzen dute. Duda barik gazteria etorkizuna da, baina oraina ere bai eta hemen dute gure hiriaren alde lan egiteko aukera”.