Aitor Arana gernikarrak jaso du Indalecio Ojanguren Argazki Lehiaketako Ohorezko Saria
2022/10/10
15:53
eta kitto!
Zapatuan bildu zen XXXV. Indalecio Ojanguren Argazki Lehiaketaren epaimahaiak bilduma onenari Ohorezko Saria Aitor Aranari ematea erabaki zuen, aho batez. Horrez gain, Indalecio Ojanguren Saria jaso dute Eibarko Oskar Bagliettok, Bergaran bizi den José Agustín Gurruchagak, Bartzelonako Diego Pedra eta Alacanteko José Lópezek. Euskal Herri Mailako Sariak, berriz, Eibarko José Luis Irigoienek, Beasaingo Manu Barreirok eta Irungo Oskar Gaskonek jaso dituzte. Eta Eibar mailako sariak José Vila, Mikel Urionaguena eta Josu Gisasolarentzat izan dira. Zortzi eta 16 urte bitarteko parte-hartzaileen artean, bestalde, Mendaroko Malen Carbajo saritu dute.
Lehiaketaren edizio honetara estatu osotik ailegatutako 130 argazki aurkeztu dira. Irabazleen lanak eta parte-hartzaileen selekzioa Portaleko erakusketa aretoan ikusi ahal izango dira urriaren 28tik aurrera. Sariak banatzeko ekitaldia erakusketaren inaugurazioarekin batera izango da.