Aitor Cano gogoratzeko sortu duten taldea aurkeztu dute gaur Ipuruan

Aitor Cano gogoratzeko sortu duten taldea aurkeztu dute gaur Ipuruan
2022/09/20 eta kitto!
Gaur bete da urtebete Aitor Cano Zubiaurre hil zela, 48 urterekin, eta bera gogoratzeko lagunek sortu duten eibarzaleen taldea aurkeztu dute arratsaldean Ipuruan. Aurrerantzean, beraz, Eibar foball taldearen partiduetan pankarta bat gehiago ipiniko dute zaletuek, iaz galdutako laguna gogoan. Bere aurpegiaren marrazkiaren aldamenean, "Peña kanuto beti zurekin" mezua idatzi dute, Eibar taldearen banderan. Izan ere, Aitor Cano oso ezaguna zen herrian, besteak beste San Andres gozotegian lan egiten zuelako. Horrez gain, musika arloan eta artearen munduan ere askok ezagutzen "eta maitatzen" zuten, lagunek azpimarratu dutenez. Bera gogoratzeko taldean 30 lagunetik gora batu dira dagoeneko.