Aitor Cuervo Taboada atxilotu dute
2014/04/28
00:00
eta kitto!
Oraindik martxan dagoen Guardia Zibilaren operazioan hainbat lagun atxilotu dituzte, "interneten terrorismoa goratzeagatik", tartean Aitor Cuervo Taboada eibartarra. Aitor Cuervok poesiari eskainitako bloga dauka eta bere lagunek diotenez, "poesia idazteagatik" atxilotu dute. EFE albiste agentziak esandakoaren arabera, polizia operazioa bihar arte luzatu daiteke eta hogei lagun edo gehiago atxilotzea "aurreikusi" dute. Atxiloketa batzuk Euskal Herrian, Arbizun, Gernikan eta Ormaiztegin egin dira eta beste batzuk Espainian, Galizian eta Katalunian, besteak beste.