Aitor Fernandez 16. izan da El Vendrelleko distantzia erdiko triatloian

Idoia Uruñuelak eta Iñigo Marquezek Zarauzko IV. Bikote Mistoen Duatloi Herrikoian hartu zuten parte
Aitor Fernandez 16. izan da El Vendrelleko distantzia erdiko triatloian
Idoia Uruñuela eta Iñigo Marquez Zarauzko IV. Bikote Mistoen Duatloi Herrikoian
2025/09/23 17:43
eta kitto!

Joan den domekan, irailak 23, El Vendrell-eko (Katalunia) 100x100 Triatloia egin zen eta JAZ Eibar Triatloi Taldeko Aitor Fernandez aritu zen bertan. Eibartarrak distantzia erdiko triatloian (half distantzian) hartu zuen parte eta bikain ibili zen, 16. postuan amaituz, 4:34:11 denborarekin.

Zarautzen, bestalde, Bikote Mistoen Duatloi Herrikoia jokatu zen eta Eibarko taldeko Idoia Uruñuela eta Iñigo Marquez egon ziren bertan. Ohikoa denez, festa giroa bizi izan zen izaera ez lehiakorra duen lasterketa horretan.