Aitor Fernandez triatloilari saiatuari errekonozitu diote egindako lana taldekideek

Aitor Fernandez triatloilari saiatuari errekonozitu diote egindako lana taldekideek
2023/12/30 16:01
eta kitto!
Urte askorik eraman ez arren, ez taldean ez triatloian, bost bat urte hauetan inplikazio handia erakutsi du Aitor Fernandezek JAZ Eibar Triatloi Taldearen barruan, antolakuntza zein kudeaketa arloetan. Gaur egun, gainera, multikirola koordinatzen du taldearen barruan. Baina ez da horrekin konformatzen eta, hortik aparte, lehiaketa askotan hartzen du parte, baita Euskal herritik kanpo ere.