Aitor Gorosabelek eta Miren Narbaizak ‘Mundu berri bat guztiontzat’ egitasmoan parte hartu dute
2021/01/29
08:08
eta kitto!
Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat’ kantu eta bideoklipak batzen dituen proiektua jarri du martxan, Bizipoza osatzen duten 11 elkarteentzako ekoiztutako lana. 34 euskal sortzaileekin elkarlanean 12 abesti eta 11 bideoklip grabatu dituzte, Aitor Gorosabelek eta Miren Narbaizak ‘Aukerak eta zu’ abestia kantatu dute Oporrak Bakean elkartearekin eta Aner Euskitzerekin.
Bizipoza osatzen duten elkarteek egunerokoan lantzen dituzten gaiei eta haien errealitateari buruzko abestiak eta bideoklipak dira, eta musikari eibartarrek egin duten abestiaren kasuan, Saharako haur errefuxiatuak hartzen dituen Oporrak Bakean elkartearekin egin dute elkarlana.
Oporrak Bakean programaren bidez, 10 eta 12 urte bitarteko haur sahararrek familia euskaldunetan edo udalekuetan pasatzen dute uda. “Horri esker, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia euskaldunek Herri Sahararra laguntzeko eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera dute”, Bizipozak dioenez.