Aitor Gutierrez eibartarraren Ruletados aplikazioa Apple Storean

Aitor Gutierrez eibartarraren Ruletados aplikazioa Apple Storean
2013/11/25 00:00
eta kitto!

Ruletados, gaztelerazko La Ruleta de la Fortuna-n oinarritutako doaneko lehen jokoarentzat aplikazioa Aitor Gutierrez eibartarrak diseinatu du iPhone, iPad eta iPod Touch-entzat. Jokoaren helburua paneletan agertzen doazen esaldiak beste lehiakideek baino lehen asmatzea eta ahalik eta puntu gehien eskuratzea da. Jokoan 2.000 paneletik gora daude, maila eta gai ezberdinen arabera sailkatuta. Jokalariak, besteak beste, kirolarekin, musikarekin, gaztelerazko esaerekin eta telebistarekin lotutako panelak aurkituko ditu. Arcade modalitateak interneterako konexio barik jokatzea ahalbidetzen du eta Multijugador delakoak, berriz, Game Center bitartez beste jokalari batzuekin batera jarduteko aukera eskaintzen du. Jokoak IOS 6.0 edo berriagoa izatea eskatzen du eta jokoaren barruan 200 panelekin osatutako paketeak eros daitezke.