Aitor Hernandez ermuarra nagusi izan zen Segurako ziklo-krosean

Aitor Hernandez ermuarra nagusi izan zen Segurako ziklo-krosean
2023/12/15 12:38
eta kitto!
Aurreko domekan jokatutako Segurako ziklo-krosaren laugarren edizioan Ermuko TE taldeko Aitor Hernandezek nagusitasun osoz irabazi zuen gizonezkoen lasterketa. Ermuarra irten eta berehala aurrean osatu zen seikotearen parte izan zen, baina bigarren itzulirako aurrea hartu zuen eta bakarrik egin zuen probaren beste zati guztia, helmugara ere horrela iristeko. Aitor ordubete, 2 minutu eta 5 segundo behar izan zituen proba amaitzeko, Bertako taldeko Gorka Corresi bi minututik gora kenduz, eta Donosti Gaineko Asier Arregiri hiru minututik gorako aldea atereaz. Azken orduetako hego haizeak bidea eroso jarri zien txirrindulariei eta zirkuitoa azkarra bihurtu zen guztiz.