Aitor Hernandez txirrindulariak zazpi garaipen lortu ditu ziklo-kros denboraldian

Aitor Hernandez txirrindulariak zazpi garaipen lortu ditu ziklo-kros denboraldian
2024/02/01 13:24
eta kitto!
Aitor Hernandez Ermuko txirrindulariak zazpi garaipen eta 14 podium lortu ditu dagoeneko amaitu duen ziklo-kros denboraldi honetan. 42 urteko beteranoak Ermuko Udalaren babesa izan du azken denboraldian eta Txirrindularitzako Euskal Federazioaren Challengean eta Bizkaiko Kopan lehenengo postuan amaitu du denboraldi arrakastatsua. Neguko marka horiekin bere ibilbidean 138 garaipen lortu ditu guztira elite mailan.

Irailean Xixonen hasitako denboraldia orain amaitu berri du ermuarrak Espainiako Txapelketarekin eta Aitor Hernandezek erregulartasun handia erakutsi du denbora horretan.  Amurrion jokatutako Espainiako txapelketa horretan seigarren postua eskuratu zuen ermuarrak.