Aitor Hernandezek bi garaipen eskuratu ditu asteburuan

Aitor Hernandezek bi garaipen eskuratu ditu asteburuan
2020/12/21 10:34
eta kitto!

Specialized-Ermua Innpulso taldeko txirindularia asteburuan Madrilen jokatutako ziklo-kros modalitateko bi probetan nagusitu zen. El Escorialen jokatutako bigarrenean, gainera, bezperan lortutako baino garaipen argiagoa eskuratu zuen, bere atzetik sailkatutako Francisco Carreterori bi minutu eta erdi baino gehiago atera baitzion; Iñigo Gomezek osatu zuen lasterketa horretako podiuma.


Ermuko txirrindulariak aurreko asteburuan hasi zuen denboraldia Valentzian eta orduko emaitzak hobetu ditu oraingoan, sasoia hartzen doala erakutsiz: “Lasterketaz-lasterketa sentsazio hobeak ditut”. Egia esateko, Valentziako nazioarteko probetan aurkariak ere maila handiagokoak izan ziren.