Aitziber Badiola adituak itxura pertsonala hobetzen ikasteko saioa eskainiko du

Ikastaroa apirilaren 3an egingo da ...eta kitto! Euskara Elkartean.
Aitziber Badiola adituak itxura pertsonala hobetzen ikasteko saioa eskainiko du
2025/03/20 13:16
eta kitto!

Aitziber Badiola irudi-aholkularia itxura pertsonalaren inguruko aholkuak eta tresnak eskaintzera etorriko da Eibarrera, Illunabarrian programaren barruan …eta kitto!-k antolatu duen ikastaroan. “Tailer honen helburua da hausnarketa pertsonala egitea, nork bere itxura nola hobetu dezakeen aldaketa txikien bitartez eta mozorrotuta sentitu gabe”, dio Aitziberrek. Besteak beste, honako gai hauek landuko ditu ondarrutarrak ikastaroan: koloreak itxura pertsonalean duen garrantzia, gure gorputza nola onartu eta potentziatu eta estilo edo esentzia propioa nola landu. Apirilaren 3an, eguena, egingo da tailerra …eta kitto!-n 18:30ean hasita eta pare bat orduko iraupena aurreikusten zaio. Izen-ematea bihar zabalduko da eta horretarako bideak honako hauek dira: formulario hau betez, telefonoz (943200918) edo emailez (elkartea@etakitto.eus). 7€ balio du, 5€ elkarteko bazkideentzat.