Aitziber Urkiola bikain aritu da Euskadiko Trail Txapelketan
Atleta eibartarra 4. sailkatu zen trail luzean, bere kategoriako 3. postua eskuratuz
2026/03/18
13:23
Ekhi Belar Errasti
Joan den igandean, martxoak 15, Euskadiko Trail Txapelketa jokatu zen Mungian, Lau Haizeta Trailaren 5. edizioarekin batera. Eibarko Klub Deportiboko Aitziber Urkiola aritu zen bertan, atleta polifazetikoa dela erakutsiz. Izan ere, askotan triatloian eta duatloian ikusten dugun atleta 4. postuan sailkatu zen trail luzean (27,8 km antxintxiketan), bere kategoriako 3. tokian amaituz.
Urkiolak hirugarren postuan egin zuen lasterketaren zatirik handiena, baina azkenean laugarren sailkatu zen 2:51:08 denborarekin. Proba Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanzek (2:25:17) irabazi zuen, bere taldekide Adirane Peñagarikano (2:36:50) eta Gernika Atletismoko Alluitz de Bilbaoren (2:47:20) aurretik.