Aitziber Urkiola eta Pello Osoro Santanderreko Triatloiko podiumera igo ziren

Urkiolak triatloi olinpikoan hartu zuen parte eta Osorok distantzia erdiko proban
Aitziber Urkiola eta Pello Osoro Santanderreko Triatloiko podiumera igo ziren
2025/09/24 12:32
eta kitto!

Irailaren 21ean, Ciudad de Santander Triatloia lehiatu zen eta bi eibartar egon ziren bertan: Aitziber Urkiola eta Pello Osoro. Herriko ordezkari biek lan txukuna igo ziren eta podiumera igo ziren lehiatu ziren probetan.

Urkiolak distantzia olinpikoan hartu zuen parte eta 3. postuan sailkatu zen 2:19:42 denborarekin. Marina Muñozek irabazi zuen lasterketa (2:05:44) eta Eneritz Urrutia sailkatu zen 2. postuan (2:15:50).

Osoro, bere aldetik, distantzia erdiko triatloian aritu zen eta 2. izan zen helmugan 3:48:25 denborarekin. Alejandro Rodriguez (3:47:07) izan zen probaren garailea eta Jaime Izquierdo (3:49:05) iritsi zen eibartarraren ondoren.

Osorok lasterketa nola bizi izan zuen hobe jakiteko, YouTuben eskegi duen bideoa ikusi dezakezue.