Akats pare batek Urbaten porrot berri bat izan zuen ondorio

Davide Cherciren mutilek 9-8 galdu zuten Las Palmasen aurka
Akats pare batek Urbaten porrot berri bat izan zuen ondorio
2025/03/03 10:23
eta kitto!

Urbat-Urkotronikeko lehen taldeari denboraldi honetan hainbat aldiz gertatu zaion bezala, partiduan zehar talde ezinhobea dela erakutsi ondoren Davide Cerchik prestatzen duen taldeak azkenean amore eman zuen Kanaria Handian jokatutako partiduan. Las Palmasekin akats pare baten eraginez azken unean 9-8 galdu eta gero, eibartarrek Tres Cantosen aurka jokatuko dute zapatuan, 20:15etik aurrera, 2. Maila Nazionaleko kategoria salbatzeko derrigorrez irabazi beharreko norgehiagokan.

Euskal Herriko 1. Mailako Ligan jokatzen duen senior mailako Urbateko bigarren taldeak, bestalde, partidu handia jokatu zuen Orbea kiroldegian eta erraz irabazi zion Urgara-Txingudiri, 19-5eko markagailuak erakusten duen bezala. Urrats handia eman dute eibartarrek arrisku eremutik guztiz aldentzeko.