Akondia eta beste mendi askotako bideak “egoera negargarrian” daudela salatu du Baso Biziak-ek
2020/12/18
10:04
eta kitto!
Eibarko Baso Biziak taldekoek hainbat argazki bidali dizkigute, “Akondian gertatzen ari dena salatzeko. Bide guztiak apurtuta daude. Akondian ez ezik Kalamua aldean ere berdintsu dago. Azurtzako bidea ere egoera latzean, San Salbadorretik Goimendira doana antzerako, Amazabalegitik Urkora doana ere guztiz hondatuta… eta beste asko egoera berdinean daude”. Albistearen argazki nagusian, Usartzatik Kalamuara bidean, Klub Deportiboaren bigarren iturria eta inguruak ikusten dira, erabat lokaztuta. Inguruko mendietan egindako argazki batzuk jarraian.